XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarren antz handia duten autoportreta ugari egingo ditu batik bat, errazago saltzen ditu honela. Koloreak, atzea eta irudiaren hornimenduak dira aldaketa bakarrak. Aurpegiek maskarak dirudite, hieratikoak dira. Artistak benetako sentimenduak gorde nahi dizkigula ematen du baina, era berean, mina eta bizi izandako sufrimendua transmititzeko gai da.

Tentsio berezia darie denei: begirada hipnotizatzailea da, magnetikoa. Gorputz osoko irudi urrietan, bere burua errepresentazio eszeniko baten erdian kokatuko du. Bakardadea adierazi nahi duenean, leku handi, huts, hotz eta antzuetan. Bere maskotak amuleto babesle gisa erabiliko ditu irudietan.

Oro har, lanen tamaina handiagoa dela esan daiteke. Publikoa ugaritu egin da eta lehen norberarentzat, senarrarentzat edo lagunentzat egin ohi zituen lan pribatuak hagitz urrituko dira. Teknika gero eta hobeto menperatzen du, eta ehundurari eta formari dagokienez, irudiaren errealismoa zehatzagoa bihurtuko da. Gaztetako xarma gero eta motelagoa da, baina sinbolismoa, landuaren landuaz, finagoa.